Familientzako material didaktikoa

Nahi ez den bakardadea arazo garrantzitsua da, Nahigabeko Bakardadearen Estatuko Behatokiak 2023an egindako eta ONCE Fundazioak sustatutako nahi gabeko bakardadearen pertzepzio sozialaren txostenak erakusten duen bezala.

Nahi ez den bakardadeak bereziki eragiten die gazteei. Hona hemen kontuan hartu beharreko datu batzuk:

Nahi ez diren bakardade-egoerak txikitatik prebenitu daitezke

Zer egin dezakegu familiek?

Gure seme-alaben gizarte-harremanak zaintzea

  • Bizitza errealean aurrez aurreko adiskidetasun-harremanak izatea positiboagoa dela azaltzea, eta adiskidetasunak beren bizitzan duen balioa ezagutaraztea.
  • Erlazioetan kalitatea kantitatearen aurretik jartzea.
  • Azaldu online harremanak soilik izateak eragina izan dezakeela gainerako gizarte-harremanetan.
  • Etxetik beste familia edo lagunekin geratzea sustatzea, haiek berdinekin egin dezaten motibatzeko, sare sozialen erabileraren ordezko aukerak bilatuz.
  • Familian komunikazio arina bilatzea, berdinekiko harremanak indartzeko eta alerta-zantzuak detektatzeko tresna gisa.
  • Topaketak eta elkarrizketak eskaintzea, ziberjazarpen-egoerak prebenitzeko informazioa eta aholkuak emateko, edo berdinekin sareetan dituzten esperientziak gainbegiratzeko eta balizko arriskuak detektatu ahal izateko.

Hezkuntza emozionala sustatzea

  • Konfiantza ematea beren sentimenduak eta egoera emozionala identifika ditzaten.
  • Beren pentsamenduak, gustuak eta beharrak adieraz ditzaten animatzea.
  • Beren bizipen emozionaletan laguntzea, frustrazioa onartzea eta emozioak erregulatzen ikastea.
  • Cuidar su autoestima y consolidar su personalidad, fomentando su automotivación.
  • Autoestimua zaintzea eta nortasuna sendotzea, automotibazioa sustatuz.

Aniztasunean heztea

  • Besteekiko enpatia eta errespetua lantzea.
  • Beste kolektibo batzuk ez diskriminatzea, gizartean duten parte-hartzea baloratuz.
  • Berdinekiko elkartasuna eta elkarrekiko konfiantza sustatzeas.
  • Gizarte-trebetasunak lantzea, gizartearekin duten interakzioa hobetzeko.
  • Familian aisialdi-uneak sortzea sustatzea, gizartearen aniztasuna balioesten duten serieak, dokumentalak, filmak edo edukiak ikusteko.
  • Familian jarduerak egiteko espazioak bilatzea, loturak estutzeko eta konfiantza sortzeko, aldi berean gizarte-trebetasunak sustatuz, eta berdinekin partekatu baino elkarrizketa-gai eta jarduera gehiagorekin aberastuz.

Beren auzoan edo herrian aktiboki parte hartzera animatzea

  • Kultura-elkarte eta -zentroetan parte hartzea.
  • Jarduera ludikoak eta aisialdi osasungarrikoak babestea, batez ere talde-, kirol- edo aisialdi-jardueretan, bai eta jarduera artistiko edo musikaletan ere.
  • Jardueren diseinuan parte hartzera animatzea, dimentsio komunitarioan duten zeregina indartuz.
  • Zaletasunekiko, interesekiko eta motibazioekiko interesa erakustea, eguneroko edo erkidegoko jardueren parte izan daitezen
  • Esperientzia-sorta zabala izateko aukerak ematea.
  • Eguneroko bizitzako jardueretan autonomia sustatzea eta garapenean eragiten dieten alderdiei buruzko erabakiak hartzea bultzatzea.